MINIATURE PINTXOS CONGRESS

Munduko pintxo-chefik onenak astebetez bilduko dira Gasteizen, bakoitzaren azken sorkuntzak erakusteko eta haien lana beste profesional batzuei zein publiko orokorrari gerturatzeko. Horrela, Miniature Pintxos Congress aukera paregabea da gastronomia-egitasmoa ez ezik, kultura- eta gizarte-egitasmoa ere baden honekin bat egiteko.

Miniature Pintxos Congress egitasmoarekin bat egitea nazioartean aintzatetsia den gure gastronomia babestea da, eta elikadura osasungarriaren alde apustua egitea. Baina, horretaz gain, profesionalekin, enpresekin, eskolekin eta interesa izan dezakeen beste edozein publikorekin loturak estutzen ere laguntzen du.

Miniature Pintxos Congressen laguntza jasotzeko hainbat bide dugu, askotariko onurekin, eta hauek zuri erakutsi nahiko genizkizuke, interes handikoak izan daitezkeela ziur baikaude.

Informazio gehiago jaso nahi baduzu, deitu 945 25 35 00 zenbakira, edo idatzi patrociniominiature@inscripcion.info helbide elektronikora.

Harremanetarako: Nacho Pernía.

ZERGATIK BABESTU MINIATURE PINTXOS CONGRESS?
  • Munduko pintxo-chef onenak hiru egunez biltzen dituen foroa delako.
  • Kongresuaren parte izateak haren izateko arrazoiarekin identifikatzen zaituelako. Horren xedea, hain zuzen, gastronomia mota horren eta gastronomia mota horrekin gozatu arazten diguten profesionalen garrantzia azpimarratzea da, eta aldi berean, haien lana eta gastronomia-produktua publiko orokorrari gerturatzea.
  • Profesionalekin, enpresekin, eskolekin, komunikabideekin eta zure intereseko beste publiko batzuekin harremanetan jarri eta haiekin espazioak elkarbana ditzakezulako.
  • Zure irudia proiektatuko duelako, Kongresuak eskainiko dizun estaldura mediatikoari esker.
  • Azken finean, gure gizartean hain sustraituta dagoen gastronomiaren eta kalitatezko elikadura osasungarriaren aldeko apustuarekin identifikatzen gara. Horretaz gain, ondo egindako gauzenganako gustua eta ekimen honi hasieratik amaierara darion profesionaltasuna (antolakuntza, zerbitzuak, arreta, zientzia-edukiak eta abar) azpimarratzen ditugu
[layerslider_vc id=”2″]