MINIATURE PINTXOS CONGRESS 2017

Afari esperimentalak MINIATURE Pintxos Congressen oinarrizkoak dira eta urtero mahaiaren inguruan biltzarkideak, babesleak eta erakundeak elkartzen dira, pintxorik onenez eta hitzaldietan gertatutakoaz gozatzeko.

Era berean, urtero MINIATURE Pintxos Congressek sukaldaritza eta gastronomiaren munduko pertsona nabarmen bati omenaldia egiten dio. 2017ko edizioan Juan Mari Arzakek jaso zuen ixte afarian biltzarraren adeitasuna eta ondoan Andoni Luis Adúriz, Ramón Roteta eta Gonzalo Antón izan zituen.

Afaria oso-osorik sukaldariburu emakumeek egin zuten martxoaren 8ko jardunaldiaren ohorez. Izan ere, egun horretan amaitu zen MINIATURE Pintxos Congress.

HALA IZAN ZEN

Miniature Pintxos Congress 2017 Gasteizko Europa jauregian egin zen, lehenengo hiru edizioak Murgian antolatu ondoren. Bertan izan ziren hitzaldiak eta erakustaldi teknikoak. Afari esperimentalei dagokienez, Jardines de Uleta hotelera eraman ziren.

MINIATURE KIDS

Esperientzia berezia da. Eta modu horretan bizi du biltzarrak. Larunbatean, martxoaren 6an, Europa jauregiak gutxi gorabehera bostehun haurren poztasunak bizi izan zituen… Haurrak sukaldaritzan jarduteko, beren lagunekin partekatzeko, laburbilduz, dibertitzeko irrikan zeuden.

Miniature Kids sukaldaritzarekin txikienen topaketa gune bihurtu nahi du, baina, aldi berean, elikadura osasuntsu eta orekatura hurbildu nahi die. Azkenik gure inguruneko ekoizleek eskaintzen dutenaren berri eman nahi zaie.

Eta helburua lortu zen. Orain erronka hori gainditu eta dinamika horren barruan haur gehiago sartzea da.

Fidelizaren taldeak, Rubén Gonzálezek, Mikel Fiestrasek… profesionalek eta sukaldariburuek esperientziaren “zorroztasunak” pairatu zituzten.