MINIATURE

Pintxos Congress pintxoen eta miniaturako sukaldaritzaren sukaldaririk onenekin urteko zita da. Biltzarrak 2014. urtean ekin zion bere ibilbideari eta 2019ko edizioa egingo du Gasteizko Europa Biltzar Jauregian 2019ko martxoan.

400 baino gehiago biltzarkidek eta hogeita hamar bat hizlarik, naziokoak eta nazioartekoak, Gasteiz gastronomia hiriburu bihurtuko dute. Ildo horri eutsiz, Euskadi Gastronomikoa Produktu Klubean kokatuta, ekitaldi profesional hau sektoreko zita nagusienetarikoa da.

Miniature Pintxos Congressek, biltzarraz gain, jardueren egitarau osoa eskaintzen du, bai sektore profesionalari begira, bai orokorrean jendean pentsatuz.

Gainera, Miniaturek urtero gure sukaldariburuen edo erakundeen zeregina goresten du. Aurreko edizioetan saria honakoek jaso zuten: Enrique Fuentesek, Gasteizko Toloñokoak; Diego Guerrerok, Madrilgo DStage Conceptekoak; Gonzalo Antónek, Gasteizko Zaldiaran jatetxekoak, Juan Mari Arzakek, Donostiako Arzak jatetxekoak eta Roser Torrasek, Grup GSR Zuzendaria.

Biltzarrak honako helburuak ditu:

• Miniaturako sukaldaritzan diharduten sukaldariburuen artean ezagutza trukatu eta harremanetarako guneak sustatzea.

• Profesionalen eta profesionalen nahiz orokorrean jendearen artean pintxoen azken sormenak eta esperientziak partekatzea.

• Sukaldariburuen lana zabaltzea eta horri balioa ematea.

• Orokorrean herritarrentzat ekitaldiak eta jarduerak sortzea, gastronomia mota berezi honen inguruan esperientzia aberasgarriak eratzen laguntzeko, harreman espazioak bultzatzeko eta hirian hainbat eremu dinamizatzeko.

• Profesional horien kultura eta gastronomia zeregina jendaurrean onartzea eta Arabako gastronomiako izen handiko bati omenaldia egitea.

• Gure sukaldaritzari, gastronomia kulturari eta Arabako nahiz Euskal Herriko gastronomia produktuei balioa ematea.

• Beste autonomia erkidego eta herrialde batzuetan egiten ari diren lanak aditzera ematea.